Gomendioak

Kaixo, zorionak eta eskerrik asko Gasteizkadan parte hartzeagatik.
– Gasteizkada EZ DA lehiaketa. Helburua ez da lehena bukatzea, baizik eta taldekideekin pistak betetzea, Gasteizko bitxikeri batzuk ikastea, ondo pasatzea eta beste eskoletako lagunak ezagutzea.
– Lekuz leku joateko zirkulazio-arauak bete, zoazte beti elkarrekin eta korrika egin gabe.
– Pistak erantzuteko, jendearengan hurbildu eta galdetu hezibidez.
– Eraman Gasteizko planoa eta hamaiketakoa amaieran jateko.