Gomendioak

Kaixo, zorionak eta eskerrik asko Gasteizkada18-an parte hartzeagatik.
РGasteizkada lehiaketa ez da. Helburua ez da lehena bukatzea, baizik eta taldekideekin pistak betetzea, Gasteizko bitxikeri batzuk ikastea, ondo pasatzea eta beste eskoletako lagunak ezagutzea.
– Lekuz leku joateko zirkulazio-arauak bete, zoazte beti elkarrekin eta korrika egin gabe.
– Pistak erantzuteko, jendearengan hurbildu eta galdetu hezibidez.
– Eraman Gasteizko planoa, Gasteizkadako kamiseta eta hamaiketakoa amaieran jateko.

Beste eskolako ikaslea bazara eta Gasteizkada19-an parte hartu nahi baduzu, esaiozu zure irakasleari, webgune honetan sar dadila eta… ikusi arte!