Hasiera

Gasteizkada gymkana da.

Ikasleek taldeka ibilbideak prestatzen dituzte.
– Ibilbide bakoitzak: 5 geldialdi ditu.
– Geldialdi bakoitzak: galdera eta proba bat. Erantzun zuzena eman eta proba egin arte ezin da pasa hurrengo geldialdira.
Ibilbideak elkarri trukatzen diote ibilbide hori beste eskolako ikasleek burutu ditzaten.

HELBURUAK:
– Euskararen erabilpena bultzatzea.
– PBI (Proiektuen Bidezko Ikaskuntza) bultzatzea: ikasleen autonomia, ikaskuntza esanguratsua…
– Ikastetxeen arteko harremanak indartzea.
– Ikasleen elkarbizitza (taldekideen artean baita beste eskolakoekin ere)
– IKT erabilpen hezigarria eta gaitasun digitala bultzatzea.